Irakurketa denbora: 4 minutu

Partekatu hemen:

Xabier de la Torre Larrabideren iritzia irakurri
BBK-ko berrikuntza sailaren arduraduna

BBK Trends Forum ekitaldian aipatu ziren joerak identifikatzeko emandako metodoei eta teknikei eta joerei buruzko mezu guztien artean, jardunaldi osoan zehar errepikatu ziren bi azpimarratu nahiko genituzke:

  • Batetik, narrazioen garrantzia seinaleak eta joerak eraikitzeko eta helarazteko orduan. Gizaki emozionalak gara (beharbada beste uste batzuk baino gehiago), eta hortaz, kontaketa datua bera baino sakonago iristen zaigu.
  • Bestetik, seinaleak identifikatzean eta joerak eraikitzean inteligentzia kolektiboaren garrantzia. Erakundeen barruan eta horietatik kanpoko eragileekin harremanetan (sareko lana sortzen denean) kolaborazio‑lan hori sortzen dela ulertzen da.

Gainera, bi mezu horiek teoria soiletik errealitate ukigarrira igaro ziren, trendometroan erakutsi zuten bezala. Tendometroa ekitaldirako berariaz sortutako joerak lehenesteko kolaborazio‑tresna da; bertan, foroko parte‑hartzaile bakoitzak proposatutako joeren garrantzia baloratu behar zuen 1etik 5era eta bere balorazioak hari baten bidez lotu behar zituen.

BBK Trends Forumen prospektibaren munduan, etorkizuneko ikasketetan eta joeren identifikazioan garrantzitsuak diren profesionalek parte hartzen dute

Bertaratutako gehienak bat etorri ziren hiru joera lehentasunezkotzat jotzean:

  • Enviromental all: jasangarritasunak bizitzako esfera guztiak hartzen ditu.
  • Esadazu argi: benetakotasunaren bila dabilen kontsumitzaile batek bere filtrorik gabeko irudia erakusten du eta, era berean, markei gardentasuna eskatzen die.
  • Bizitza urduria: mundu aldakor, zalantzagarri, konplexu eta anbiguoan, eta denbora aldatzen duen teknologiarekin, gizakiak pazientzia gutxiago eta exijentzia gehiago ditu.

Aurrekoei emandako lehentasunera iritsi gabe, beste hiru joera ere garrantzitsutzat jo ziren:

  • Etxe aberatsa: etxea denetarako gune gisa, telelanetik entretenimendura, telemedikuntza eta kirola barne.
  • Agur ugaritasunari: urritasunera itzultzea baliabideen falta, hornidura gabetze eta prezioen igoeraren ondorioz.
  • Inklusio erradikala: aniztasunaren eta gutxiengoen sarbidearen aldeko aldarri orokortua munduan zehar dabil.
Bat etorri ziren hiru joera lehentasunezkotzat baloratzean: bizitzako esfera guztiak hartzen dituen jasangarritasuna, benetakotasunaren bila dabilen eta gardentasuna eskatzen duen kontsumitzailea eta pazientzia gutxiago eta exijentzia gehiago dituen gizartea

Balorazioen hurrengo eskalan honako joera hauek erregistratu ziren:

  • Sortzaileen ekonomia: negozio‑eredu berria, non eduki mota guztietako banakako sortzaileek haien pasioari esker bizitzea lortzen duten.
  • AA sortzailea: adimen artifizialak giza sormenari laguntzen dio eta hori sustatzen du.
  • Boomerren booma: 1946 eta 1964 bitartean jaiotako belaunaldiak zahartzearen kontzeptua aldatu du eta ekonomiaren motor bihurtu dira.

Azkenik, gutxien baloratutako joera Metaverse world izan zen, metabersoaren mundua, muga fisikoak gainjartzea denbora benetako bizitzaren bertsio edo luzapena den espazio birtual batean igarotzeko.

  • Joerari begira lan egitea

    Beharrezkoa egun euskal gizarteak bizi duen eta aurreikusi ezin den etorkizunaren aurrean hobeto prestatzeko

    Charles Handyk esaten zuenez, “etorkizuna kudeatzeko modurik onena, enpresa, sozietatea edo pertsona izanda, etorkizun hori kudeatzen saiatzea da, eta ez horren aurrean erantzutea soilik”.

    Kudeaketa-eredu hori da, zehazki, BBK Trends Forumen bigarren edizioaren bidez nabarmendu eta partekatu nahi izan genuena. Gurekin 300 pertsona baino gehiago izan genituen BBK aretoan aurrez aurre, eta 3.000 pertsona baino gehiago, berriz, online. Joerek garapenari, berrikuntzari eta jardueren hazkuntzari egin ahal dieten ekarpena aztertzeko interesa duten enpresak eta erakundeak ere egon ziren.

    Noski, badirudi egungo testuinguruan etorkizunari buruz hitz egitea desegokia dela. Jakitun gara epe laburrak kudeatu behar ditugun ezbeharrak dakartzala. Baina, horregatik bereziki, uste dugu inoiz baino garrantzitsuagoa dela joeretan babestea, aurrean izango ditugun balizko etorkizuneko agertokiei prestatuago aurre egitea ahalbidetuko digun tresna gisa.

    Joerak gure erabakiak hartzeko prozesu estrategikoa eta operatiboa laguntzen duten tresnak dira. Hau da, joerak berrikuntzaren bezpera dira, eta ekintzaren azkeneko katalizatzailea.

    Zalantza barik, erabaki horien alde egiten dugunok, argi daukagu ez dela soilik egitea, baizik eta izateko eta sinesteko modua. Gaur norbanako, enpresa edo instituzio gisa hartzen dugun erabaki bakoitzean, ezin dugu soilik pentsatu berehalako onuran; epe luzean izango duen eragina aintzat hartu behar dugu.

    Gainera, ebidentzia gure alde dago. Munduko enpresa nagusien emaitzen eta balantzeen kontuek izandako bilakaera aztertzen duten barne-ikerketak ikusita, agerian geratu da epe luzeko ikuspuntu horrekin lerrokatuago dauden jardunbideen alde egin dutenen metatutako diru-sarrerak % 47ko igoera izan dutela, uneko inpaktu positibo hori aukeratzen dutenekin alderatuta. Edo, adibidez, Ameriketan kotizatutako enpresen akzioen % 70 baino gehiago epe luzeko estrategiak dituzten inbertsiogileenak dira.

    BBKn uste dugu egiteko eta izateko modu hori dela oraingo eta etorkizuneko ongizatea bermatzeko modu bakarra. Lehiakortasun jasangarriaren aldeko apustua, jarraitzeko eredu gisa. Gainera, Euskadin abantaila daukagu 2.0 lehiakortasunean lider izateko. Halaber, lehiakortasun horren oinarri bakarra jasangarritasuna da (irizpide sozialetan, ingurumenekoan eta gobernantza onean oinarrituta), agente lehiakor izateko, tamaina edozein dela ere.

    Hori egiaztatu dugu BBK Trends Forumeko “trendometroaren” bidez (ekitaldi honetarako sortutako tresna). Lortutako ondorioen artean, adibidez, honako hauek nabarmentzen ziren: jasangarritasuna dagoeneko gure bizitzako esparru guztietan dago eta kontsumitzaileek gardentasunik handiena eskatzen diete markei. Egiaztatzen dugu joera kudeatzea berez joera bihurtu dela, eta geratzeko etorri dela.

Deja tus comentarios:

Linkedin