Joerei buruzko txostenak
2023ko martxoaren 22a
Zer ekarriko digu etorkizunak? Erakundeetan eta gizartean, oro har, gero eta gehiago egiten den galdera da, batez ere egungo garaietan, aldaketa asko eta gero eta azkarrago gertatzen ari diren testuinguruan. Aldakortasuna, zalantza, konplexutasuna eta anbiguetatea nagusi dira testuinguruan, ingeleseko VUCA (volatility, uncertainty, complexity, ambiguity) siglak ere erabiltzen dira testuinguru hori izendatzeko, eta horren adibide dira azkenaldiko zenbait gertakari, Covidaren pandemia edo Errusia Ukrainan indarrez sartu izana, esaterako. Ingurua zaintzeari esker, jarduera-sektoreko nahiz merkatu globaleko joerez eta aldaketez (teknologikoak, arauzkoak...) ohartzen dira erakundeak, aukera berriak identifikatzen dituzte, arazoak detektatzen dituzte eta aldaketei aurrea hartzen diete horien arabera jokatzeko, besteak beste. Beraz, inguruan gertatzen denari etengabe eta modu sistematizatuan arreta eskaintzea ezinbestekoa da eraginkortasunez berritzeko eta lehiakortasuna mantentzeko.
2022ko apirilaren 11a
Txosten hau COVID-19ak berekin ekarri dituen edota nabarmendu dituen aldaketen azterketa sakonaren emaitza da.
2022ko apirilaren 11a
Prospektiba erabilita eraldaketarako tresna gisa, erabakiak errazago hartzeko eta ekintza kolektiboak orainalditik abiatuta mugiarazteko.